Gizartea -

Gas-ihesa

Bederatzi lagun intoxikatu dira Aspacek Agoitzen duen lan-zentroan

Bederatziak arrikustik kanpo daude, baina une batez konorterik gabe izan dira eta horietako bat larri dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bederatzi lagun intoxikatu dira Aspace Fundazioak Agoitzen (Nafarroa) duen lan-zentro batean, Guardia Zibilaren iturriek jakinarazi dutenez.

Bederatzi lagunek konortea galdu dute, baina ezbeharraren tokira bertaratu diren osasun langileek lagunduta bere onera etorri dira eta arriskutik kanpo daude. Alabaina, horietako bat larri dago. Guztiak ospitalera eraman dituzte.

Aspace Fundazioak Aoizeko industria-gunean duen Eco-Integra enpresan jazo da intoxikazioa. Makinak eta etxeko tresnak birziklatzen dituzte bertan.

Ezbeharra 15:00ak inguruan gertatu da. Nafarroako eta Aoizeko suhiltzaileak, Foruzaingoa eta Guardia Zibila bertaratu dira. Antza, gas-ihesa izan da eta horren ondorioz jazo da intoxikazioa. Guardia Zibilak ikerketa bat jarri du abian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea