Gizartea -
Gertakizuna
Lau pertsona ospitalera eraman dituzte Loiun, gasa arnasteagatik
Senar-emazte batzuk eta bi alabak zorabiatzen hasi dira goizaldean, eta, ondorioz, ebakuatu egin behar izan dituzte.
Erredakzioa
Familia bereko lau pertsona, senar-emazte batzuk eta bi alabak, ospitalera eraman behar izan dituzte gaur goizaldean Loiun (Bizkaia), antza denez, gasa arnastu dutelako.
05:00etan gertatu da. Ordu horretan, zorabiatzen hasi dira laurak, eta, beraz, Basurtuko Ospitalera eraman dituzte.
Teknikariak etxebizitza aztertzen aritu dira, gas isurien bila.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea