Gizartea -
Parot Doktrinaren ondoren
Miguel Ricart Herrera de la Manchako espetxetik irten da
170 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten Alcassergo neskak bortxatu eta hiltzeagatik
Erredakzioa
Miguel Ricart, Alcassergo krimenenarengatik zigortatutako auzipetu bakarra, arratsaldeko 17:39an irten da Herrera de la Manchako espetxetik.
Burua estalita atera da Ricart eta jertse zuri bat zuen jantzita. Ez zuen kanpoan inor zain eta taxi bat hartu du. Kazetari ugari bildu dira espetxearen atarian, baina preso ohiak ez du adierazpenik egin. Guardia Civilak lagundu dio zain zuen taxira gerturatzen.
21 urtez egon da preso eta espetxetik Valentziako Lurralde Auzitegiaren bigarren sekzioak hartutako erabakiaren ondoren irten da.
1993ko urtarrilean atxilotu zuten eta 170 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten Miriam, Toñi eta Desiree Alcassergo neskak bortxatu eta hiltzeagatik. Hiru nesken gorpuak La Romana izeneko inguruan aurkitu zituzten, utzitako etxe batean. Krimen harengatik Antoni Anglesen bila jarraitzen dute.
Hasierako erruztatzean atzera egin zuen Ricartek epaiketan. Espetxean lagun izan dituen presoek adierazi dutenez, bere errugabetasuna defendatu du espetxean Ricartek eta neskak ez zituela hil esan du.
Espetxeko lagunetako bati kontatu zionez, Anglesek 500.000 pezeta eskaini zizkion fardel batzuk lurperatzeagatik. Lurra ematen ari zenean ohartu zen nesken gorpuak zirela.