Gizartea -

Turismoa

Nazioarteko bisitarien bila hasi da aurtengo eski denboraldia

Barne eskariaren beherakadak nazioarteko turismoa erakartzea eskatzen du; eskiatzaileen % 10a osatzen dute.

Nazioarteko bisitariak erakartzea da erronka nagusia.
Nazioarteko bisitariak erakartzea da erronka nagusia.
Atzerriko eskiatzaileak erakartzea, sasoi berriaren erronka

2:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2013-2014 eski denboraldia hasi da asteburu honetan eski estazio gehienetan. Sierra Nevadan eta Baqueira Bereten, besteak beste, irekiera aste bat aurreratu dute. Aurtengo erronka nagusia atzerriko eskiatzaileak erakartzea da, sektorearen hazkundea bermatzeko.

Mundu mailan, eski eskaera ez da igo azken urteetan, eta helmuga berriak nagusitu dira, Europa ekialdea eta Asia, esaterako. Alpeek munduko eskiatzaileen % 44a erakartzen dute. Espainiako eski estazioetan, bisitarien % 10 atzerritarrak dira.

Azken urteetan, barne eskariak behera egin du. Aureli Bisbe Atudem Eski eta Mendi Estazioen Asoziazio Turistikoko presidente eta Baqueira Beret estazioko zuzendari orokorrak adierazi duenez, sektorearen etorkizuna nazioarteko bisitariak dira, betiere, tokiko eskiatzaileak albo batera utzi gabe.

Kataluniako Piriniotan dago Baqueira Beret, eta azken bost urteetan, diru-sarrerak eta bisitari kopurua mantentzea lortu du. Izan ere, barneko eskariaren beherakada orekatzeko, Frantziako Tolosan bulego bat ireki zuen, eta bertako bisitari ugari jasotzen ditu.

Sierra Nevadak ere nazioartean eginiko publizitateari esker lortu du oreka. Erresuma Batuan bulego bat du, eta, Bisberen hitzetan, "atzerriko eskiatzaileek konpentsatu dute bertako bisitarien beherakada".

Turismoak indar handia duen arren, iaz behera egin zuen. Hala ere, atzerriko bisitariei esker, sektorea orekan mantentzea lortu zen. Erresuma Batuko, Portugalgo eta Errusiako turistak izan ziren nagusi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantziako eski estazioak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Baqueira Bereteko eski-estazioa Pirinioetako albisteak