Gizartea -

Justizia EAEn

Jaurlaritzak prozesu judizial osoa euskaraz egin ahal izatea nahi du

'Auzia euskaraz' proiektuaren helburua prozesu judizialetako izapide guztiak euskaraz egin ahal izateko aukera eskaintzea da.

Erkorekak, Ibarrak eta Calparsorok gaur aurkeztu dute proiektua. EFE
Erkorekak, Ibarrak eta Calparsorok gaur aurkeztu dute proiektua. EFE
Erkorekak, Ibarrak eta Calparsorok gaur aurkeztu dute proiektua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak 'Auzia euskaraz' proiektua aurkeztu du gaur Bilbon. Helburua prozesu judizialetako izapide guztiak euskaraz egiteko aukera eskaintzea da, lehen salaketatik azken epaira arte.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justizia sailburuak aurkeztu du proiektua, Juan Luis Ibarra Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentearekin eta Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiarekin batera.

Erkorekak adierazi du euskararen normalizazio bidean, Justizia dela aurrerapen gutxien egin dituen "arlo publikoa". Atzerapenaren arrazoi gisa aipatu ditu "nagikeria historiko sekularra", arlo juridikoaren konplexutasuna, lege-mugak eta sektoreko zenbait langileren "portaerak".

Dena dela, azken urteetan normalizaziora bidean "esfortzu handia" egin dela azpimarratu du.

"'Auzia euskaraz' proiektu bizigarria da, baina ez da EAEko alderdi judizial guztietan abian jarriko gauetik goizera. Aurkakoan sinestea ameskeria hutsa da", gogorarazi du Erkorekak.

Juan Luis Ibarrak epaileek "elkarlanean" aritzeko duten asmoa azaldu du, Justizia arloan hizkuntza eskubideak egikaritzeko aukera eskaintzeko. Fiskaltzak hizkuntza normalizazioarekin duen konpromiso "argia" adierazi du Calparsorok.

Fiskalak euskaraz dakiten epaileei hizkuntza erabiltzeko deia egin die, gutxi menperatu arren, "lotsa edo beldurra" gainditu eta euskaraz hitz egin dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Eusko Jaurlaritza Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak