Gizartea -
Nafarroaren eguna
ONCEk Nafarroaren Urrezko Domina jaso du
Ekitaldian, estreinakoz, Espainiako ereserkia entzun da, Nafarroakoaren aurretik. Barcinak, bestalde, ONCEk egindako lana, "nazioartean eredugarria", goraipatu du.
Erredakzioa
ONCEk Nafarroaren Urrezko Domina jaso du gaur, asteartea, "pozik, ehunka profesionalek, umiltasunik, egindako lana onartu" dutelako.
Horiexek izan dira Valentin Fortun ONCEren Lurralde Kontseiluko kideak saria banatzeko ekitaldian, Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuan, esandakoa. Urrezko Domina Foru Erkidegoak banatzen duen saririk garrantzitsuena da.
Ekitaldian, saritutako organizazioaren ordezkariak zein Nafarroako erakundeetako ordezkariak izan dira, besteak beste, Alberto Catalan Nafarroako Parlamentuko presidentea, eta Lourdes Goicoechea Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari eta presidenteordea.
Bestalde, Yolanda Barcinak ONCEk egindako "lan handia" goraipatu du. ONCEk "behar bereziak dituzten pertsonen bizitza errazago egiten asko egin du, eta gizarteari, bere osotasunean, arazo horren berri emateko hainbat ekimen egin ditu", gaineratu du.
ONCEk egindako lana, Barcinaren esanetan, "nazioartean eredu da, munduko beste herrialde batzuk antzeko ekimenak martxan jartzen saiatu dira, aurreratuenak ere".