Gizartea -

Osasuna

Gizonezkoentzako antisorgailua 10 urteren buruan merkaturatuko dute

Pilula bat izango da, egunero hartu beharrekoa. Australiako ikertzaile talde batek sortu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Australiako zientzialari talde batek gizonezkoentzako pilula antisorgailua sortu du, herrialde horretako hedabideek iragarri dutenez.

Pilulak espermatozoideen garraioa blokeatzen du, baina ez du horien garapena galarazten. Hain zuzen ere, espermatozoideei sexu-organoetan mugitzea ahalbidetzen dieten bi proteina blokeatzen ditu.

Pilula hartu eta gero, azterketa zientifikoan erabilitako arratoiek sexu-harremanak izaten jarraitu zuten, baina ez zuten esperma isuri, ABC telebista kate australiarraren arabera.

Sab Ventura ikertzaileen buruak azaldu duenez, gizonezkoentzako antisorgailuak 10 urteren buruan merkaturatuko dituzte. Egunero hartzekoa izango da, eta, ondoren seme-alabak izatea nahi izanez gero, nahikoa izango da pilula gehiagorik ez hartzea.

Horren esanetan, gainera, pilulak ez du zeharkako ondoriorik izango.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea