Gizartea -

Gertaera

Adinekoei lapurtzeko eraso egiten zien sare bat desegin dute Gipuzkoan

Indarkeria erabiliz, bitxiak lapurtzen zizkieten emakumeei. Bizkarretik egiten zieten eraso biktimei, ahoa estaltzen zieten, eta lurrera botatzen zituzten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adineko emakumeei lapurtzeko eraso egiten zien talde bat atzeman du Ertzaintzak Gipuzkoan. Bizkarretik egiten zieten eraso biktimei, ahoa estaltzen zieten, eta lurrera botatzen zituzten.

Errenteriako ertzainek azken hilabeteetan egindako ikerketei esker, gaizkileen sarea desegitea lortu dute. Guztira, lau gizonek eta emakume batek osatzen zuten taldea, eta adineko pertsonei osteko ohitura zuten.

Ekainetik duela gutxira arte, hainbat salaketa jaso ditu Ertzaintzak, eta guztiek antzeko gertaerak definitzen zituzten: talde batek 75 eta 88 urte bitarteko emakumeei egiten zien eraso. Hain zuzen ere, bitxiak osteko asmoarekin, ahoa estaltzen zieten biktimei, eta lurrera bota ostean, lapurtu egiten zieten.

Hamalau delitu egotzi dizkiete, eta gehienak Gipuzkoako herrietan jazotakoak dira. Batez ere, udako hilabeteetan erasotu zituzten biktimak, eta kasu askotan zauriak eragin zizkieten.

Besteak beste, Irunen, Zumaian, Pasaian, Urnietan eta eta Donostian lapurtu zuten. Gainera, lapurretako bat Durangon izan zen.

Gehien bat, eguerdian eta iluntzean egiten zituzten lapurretak, emakumeak kalean zeudela aprobetxatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Delituak albisteak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Lapurretak albisteak