Gizartea -

Luizia

Horma batek egonkortuko ditu luzi batek Getarian kaltetutako etxeak

Datorren astean hasiko dituzte lanak, eta eguraldiak lagunduz gero, lau hilabete barru itzuli ahal izango dute kaltetuek euren etxeetara.

Luizia gertatu zen Getariako mendi-hegia
Getariako luizia
Getariako bizilagunak etxera itzuli ahal izango dira, luiziaren ondoren

1:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hormigoi armatuz egindako horma batek egonkortuko ditu Getarian izandako luiziak kaltetutako etxeak. Datorren astean hasiko dituzte lanak, eta eguraldiak lagunduz gero, lau hilabete barru itzuli ahal izango dute kaltetuek euren etxeetara.

Antonio Aiz Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura sailburuordeak Getariako Menditxo mendi-hegian izandako luiziak kaltetutako bizilagunei lanen nondik norakoak azaldu dizkie. Datorren astean hasiko dituzte hegia sendotzeko eta egonkortzeko lanak. Egonkor ez dauden blokeak garbituko dituzte eta hormigoi armatuz egindako horma bat jarriko dute. Guztia, altzairuzko sarearekin eutsiko zaio mendiari.

"Jaurlaritzak gai honekin lotura duten erakundeak bildu ditu eta akordio batera heldu gara. Denon artean konponduko dugu. Getariako inguru horretan bizi direnen segurtasuna bermatu behar da, eta euren etxeetara ahalik eta azkarren itzultzea ahalbidetu", adierazi du Aizek.

Mendi-hegia hiru gunetan banatu dute. Lehenik eta behin lehenengo eta bigarren guneetan egingo dute lan. Horiek amaitutakoan, bizilagunek euren etxeetara itzuli ahal izango dute. Ondoren hasiko dira hirugarren guneko lanak, hegia egonkortzeko lanak. 900.000 euroko aurrekontua dute lanek eta Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kosten Zuzendaritza Orokorrak eta Getariako Udalak ordainduko dituzte.

Maiatzaren 5ean gertatu zen luizia, euriteen ondoren. Luiziaren ondorioz etxetik atera behar izan zituzten 12 familia. Etxetik kanpo jarraitzen dute oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getaria azken ordukoa