Gizartea -

Noos auzia

Palmako dukeek Aizoonen 436.703 euro xahutu zituzten jauregiko lanetan

Ogasunak esan duenez, egindako txostenak "ezin izan du sakondu", Aizoonen egindako operazio batzuen hartzaileak ezin izan direlako identifikatu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zerga Agentziak Noos auziko epaileari igorritako txostenaren arabera, Cristina infantak eta bere senarrak, Iñaki Urdangarinek, Aizoon sozietatearen 436.703 euro xahutu zituzten Bartzelonako Elisenda Pinos kalean duten etxebizitzan erreforma lanak egiteko, eta 262.120 euro gastu pribatuetan.

Zerga Agentziak Katalunian duen Ordezkaritza Bereziak txostena egin du epaileak Aizoon higiezinen eta aholkularitza enpresaren kontuak eta kreditu-txartelen operazioak aztertzeko eskatu zuelako, enpresa horretako dirua etxebizitzan erreforma lanak egiteko eta bestelako gastuak ordaintzeko erabili ote zuten ikertzeko.

Analisian Ogasunak dioenez, "ezin izan du sakondu", Aizoonen egindako operazio batzuen hartzaileak ezin izan direlako identifikatu.

"Pedralbeseko jauregian" erreforma lanak egin zituzten lau enpresek zenbatekoaren % 8,35 eta % 21,93 artean fakturatu zioten Aizooni eta gainerakoa Urdangarini.

Zehatz-mehatz, lau enpresen artean 241.326 euro fakturatu zizkioten Aizoon enpresari, eta 1.912.688 euro Iñaki Urdangarini.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Cristina infanta albisteak