Gizartea -

Atxiloketa Miamin

Reincidenteseko abeslariak jasotako 'tratu beldurgarria' salatu du

Fernando Madina gaur heldu de Madrilera. Ostiralean atxilotu zuten Miamiko aireportuan “intoxikazioarengatik”.

Reincidentes taldeko abeslaria, Fernando Madina, eguerdian heldu de Madrilera. Argazkia: EFE
Fernando Madina Reincidentes EFE
Reincidentes taldeko abeslaria, Fernando Madina, eguerdian heldu de Madrilera. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sevillako Reincidentes taldeko Fernando Madina abeslaria gaur iritsi da Madrilera, “oso nekatuta” Miamin jasotako “tratu beldurgarriaren” ondoren. Ostiralean atxilotu zuten Madina Miamiko aireportuan “intoxikazioarengatik”.

Reincidentes taldeko audio teknikariarekin batera, Carlos Dominguezekin, heldu da Fernando Madina eguerdian Barajaseko aireportura. Berlinen eskala egin ondoren heldu dira Madrilera.

“Bi hegaldi galdu genituen eta lortu dugun lehenengoa hartu dugu. Tokion geldialdia egin balu ere, hartu egingo genukeen handik irten ahal izateko”, esan du Madinak. Abeslariak ez du atxiloketaren inguruko xehetasunik eman nahi izan eta prentsaurrekoa eskainiko duela iragarri du.

Sendiak, managerrak eta lagunek Espainiara itzultzen laguntzeko egindako kudeaketak eskertu ditu eta “beste gauza batean pentsatu nahi” duela esan du.

Atxiloketa Miamin

Miamitik Quitora joateko zela atxilotu zuten Madina. Miami-Dade konderriko poliziak ezagutzera eman zuenez, American Airlines konpainiaren atean jazotakoaren ondoren gertatu zen atxiloketa.

Poliziaren txostenaren arabera, Madina mozkortuta zegoen eta American Airlines konpainiako langileek hegazkinera igotzen utzi ez ziotenean iskanbila sortu zuen. Polizia agertu zenean “urduri zegoen eta ez zituen aginduak bete”, zehazten zuen txostenak. Orduan atxilotu zuten Reincidentes taldeko abeslaria eta Turner Guilford Knight Correctional Center espetxera eraman zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea