Gizartea -

Haur pornografia

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, haur pornografiaren aurkako operazioan

Poliziak 18 pertsona atxilotu ditu guztira 17 probintziatan egiten ari diren operazioan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak 18 pertsona atxilotu ditu, horietako bat Bilbon, eta beste hiru inputatu ditu, material pornografikoa izatea eta banatzea egotzita. Haur pornografiaren kontrako polizia operazioa 17 probintziatan egin dute.

Guztira, bina lagun atxilotu dituzte Madrilen, Kordoban eta Alacanten, eta bana Santiagon, Sevillan, Eivissan, Burgosen, Valladoliden, Cartagenan, Las Palmas Kanaria Handikoan, Bilbon, Malagan, Bartzelonan, Oviedon eta Vigon. Inputatutako pertsonak, berriz, Madrilen, Valladoliden eta Gijonen atxiki dituzte.

Atxilotuen artean, Benidormen bizi den aleman bat nabarmendu dute, delitu bera egotzita Alemanian ere zigortu baitute aurretik. Material pornografikoa zuten euskarri informatikoak, argazkiak eta bideoak atzeman dizkiote etxean, eta Thailandiari buruzko informazioa, liburuak eta gidak ere aurkitu ditu Poliziak bertan.

Poliziak jakinarazi duenez, Madrilen atxilotuetako bati 49 disko gogor eta dozenaka DVD eta CD atzeman dizkiote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Delituak albisteak Umeak azken ordukoa