Gizartea -

Istripua

Txorierrin jazotako istripu batek zirkulazio arazo ugari sortu du

Artatzako errepidea eta A-8 autobidea bi orduz kolapsatuta izan dira, 10:00etan arazo guztiak konpondu dituzten arte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

A-8 autobidea eta Artatzako errepidea (Leioa) bi orduz kolapsatuta izan dira gaur goizean, Txorierrin jazotako istripu baten ondorioz.

Ertzaintzak zehaztu duenez, ezbeharra 08:00etan gertatu da, Erandion, Galdakaorako noranzkoan. Ordu horretan, lau autok elkar jo dute, eta bi pertsona, ama bat eta 4 hilabeteko semea, ospitalera eraman behar izan dituzte. Dena dela, ez daude larri.

Gainera, auto-ilara luzeak eratu dira Artatzako errepidean eta A-8 autobidean, Kantabriarako noranzkoan. Itoguneak Portugaleteraino heldu dira.

10:00etarako arazo guztiak konpondu dituzte, eta zirkulazio normala nagusitu da berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian