Gizartea -
Genero indarkeria
Gizon bat bikotekidea ohetik behera bota eta itotzen saiatu da Bilbon
Gertaera larunbateko goizaldean izan da, Zurbaran auzoko etxebizitza batean. Erasotzailea 56 urteko gizonezkoa da, eta atxilotuta dago jada.
Erredakzioa
Poliziak 56 urteko gizonezko bat atxilotu du Bilbon genero indarkeria delitu bat leporatuta, bikotekideari eraso egin eta gero. Atxilotutakoak biktima ohetik behera bota du eta geroago, lurrean zegoela, itotzen saiatu da.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gertaera larunbateko goizaldean izan da, Zurbaran auzo bilbotarreko etxebizitza batean.
Ertzaintzak jasotako salaketaren arabera, biktima ohean sartuta zegoen bere bikotekidea gelan sartu denean. Ondoren lepotik heldu eta lurrera bota du. Biktimaren bertsioan agertzen denez, bikotekidea itotzen saiatu da eta kolpeal eman dizkio aurpegian.
Etxebizitzatik joan aurretik, gizonezkoak etxeko altzairuak kaltetu ditu, emakumearen arropa armairuetatik atera eta lurrera bota du, eta mehatxuak egin dizkio.
Ertzaintzak gertatutakoaren berri izan duenean han agertu da, eta bertan baieztatu ahal izan dute biktimak zauriak zituela aurpegian eta lepoan, eta antsietateak eta urduritasunak jota aurkitu dute agenteek.
Ertzainek erasoen ustezko egilea, 56 urteko gizona, atxilotu dute, genero idarkeria egotzita. Epailearen esku utziko dute dagozkion izapideak bukatutakoan.