Gizartea -

Gertaera

Ibarrangelun itsasora erori zen gizona bilatzeari ekingo diote berriro

Antza denez, Ogoño lurmuturrean arrantzan ari zela olatu batek harrapatu eta itsasora erori da. Erreskate taldeetako kideek bertan behera utzi dituzte bilaketa lanak igande iluntzean.

Bilaketa lanetan helikoptero batek parte hartu du. Argazkia: EiTB
Bilaketa lanetan helikoptero batek parte hartu du. Argazkia: EiTB
Bilaketa lanetan helikoptero batek parte hartu du. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erreskate taldeetako kideek astelehenean berrekingo diote Ogoño lurmuturrean, Lagako hondartzatik gertu, Ibarrangelun, larunbat eguerdian itsasora erori zen gizon baten bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Erreskate taldeetako kideek bertan behera utzi dituzte bilaketa lanak igande iluntzean, argitasun falta zela eta.

Antza denez, gizonezkoa arrantzan ari zen larunbatean, eta, 13:00ak inguruan, olatu batek harrapatu zuen eta itsasora erori zen.

Arrantzalearen lagun batek eman zuen abisua, eta orduan jarri zen martxan hura bilatzeko taldea. Ertzaintzaren eta Itsas Salbamenduaren helikopteroak, urpekariak, agenteak eta suhiltzaileak ari dira parte hartzen operatiboan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Azken ordukoa Bizkaia Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Arrantza Iparraldeko kostaldea albisteak