Gizartea -
Justizia ministroa
Gallardonek bi saihets-hezur apurtu ditu etxean izandako istripuan
Ospitalean, haustura sendatzeko 40 bat egun behar izango dituela esan diote medikuek. Hala ere, ondo egotekotan, bihar bertan lanera bueltatzeko proposatu diote Justizia ministroari.
Erredakzioa
Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak bi saihets-hezur apurtu ditu bart, etxean izandako istripu batean. Horrenbestez, gaur ez da joango Justizia alorreko Batzarrera, Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.
Ospitalean, haustura sendatzeko 40 bat egun behar izango dituela esan diote medikuek. Hala ere, ondo egotekotan, bihar bertan lanera bueltatzeko proposatu diote Justizia ministroari.
Gaur, Justizia ministroa etxean izango da, eta bihar erabakiko du Senatuko kontrol saiora joan ala ez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea