Gizartea -

Lehen urtemuga aitsantutzan

Frantzisko aita santuak 77 urte bete ditu gaur

Aita santuaren egunerokoan ez du pisu handirik hartuko ospakizunak, baina, ezinbestean, maitasun erakustaldi andana bat heldu zaio aita santu izendatu zutenetik lehenengo urtebetetzea duen honetan.

Izenetik hasita izanera, ukitu berezia eman dio agintaldiaren hasierari Frantziskok.
Izenetik hasita izanera, ukitu berezia eman dio agintaldiaren hasierari Frantziskok.
Izenetik hasita izanera, ukitu berezia eman dio agintaldiaren hasierari Frantziskok.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzisko aita santuak 77 urte bete ditu gaur, Benedikto XVI.aren ordez 2013ko martxoaren 13an aita santu aukeratu zutenetik Jorge Mario Bergogliok ospatu duen lehen urtebetetzean. Buenos Aireseko artzapezpiku izandakoa, Eliza Katolikoaren 266. buru gorena, inoizko lehen aita santu jesuita da.

Buenos Airesen jaio zen Frantzisko pontifizea, 1936ko abenduaren 17an, italiar jatorriko familia batean. Joan Paulo II.ak agindu zuen kardinal Bergoglio, 2001eko otsailaren 21ean, San Roberto Belarmino titulupean. Gaztetan, Ingeniaritza Kimiko ikasketak egin eta gradua lortu zuen, baina apaizgoari heldu zion gero, Villa Devotoko apaiztegian.

Aitasantutza

Eliza Katolikoaren buruzagitzan egin dituen lehen bederatzi hiletan, Frantzisko aita santuak hiru bidaia egin ditu Italian barrena (Asis, Cagliari eta, ehunka etorkinen heriotza eragin zuen istripu larriaren ostean, Lampedusa) eta bat atzerrira, Rio de Janeirora, uztailean, Gazteriaren XXVIII. Jardunaldietara.

Aita santu izendatu zutenetik igaro diren bederatzi hil hauetan, Frantziskoren esanek eta keinuek arrasto sakona utzi dute gizartean. Izenetik hasita (San Frantziskorengandik hartu zuen, hark txiroen alde egin zuena gogoan) izanera, esan eta egin dituenetara, ukitu berezia eman dio agintaldiaren hasierari. Besteak beste, Time aldizkariak urteko pertsona garrantzitsuena aukeratu du. Horren haritik, Federico Lombardi Vatikanoko bozeramaileak hau esan zuen, aldizkari estatubatuarraren goraipamenaren berri izan zuenean: "Aita santuak ez du ospetsu izan nahi, ez dabil ohore bila. Baina Urteko Pertsonaia aukeratu izanak Ebanjelioa zabaltzen laguntzen badu, pozik egongo da seguru".

Lehen opariak, umeenak

Aita santuaren agendan ez dute ospakizunetarako tarte berezirik utzi, baina jende asko dago Erromako patriarka zoriontzeko irrikan. Igandean, esaterako, Santa Martako gela batean aurkitu zituen umeek eta haien familiek "zorionak zuri" kantatu zioten, eta, oparitan, tarta bat eta jertse zuri bat eman zizkioten, Italiako prentsak argitaratu duenaren arabera.

Halaber, San Lorenzo Argentinako futbol taldeak, pontifizearen talde gogokoak, Irekiera Txapelketa irabazi berri du, eta horrek ere gozatuko zuen apur bat egun berezi hau, taldeko zale sutsua baita. Apaiz batek sortu zuen klubeko ordezkaritza bat Erromara bidean da, garaikurra aita santuari erakusteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Aita santua argazkiak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Eliza Katolikoa albisteak