Gizartea -

Errepidea itxita

Zumaia eta Getaria arteko N-634 errepidea itxita, olatu handiengatik

Aurreikuspenen arabera, 4 metro inguruko olatuak izango dira. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak, berriz, 3,5 eta 4 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zumaia eta Getaria lotzen dituen N-634 kostako errepidea moztuta dago olatuengatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

08:00etan itxi dute errepidea eta ez dute berriz irekiko, Jaurlaritzako olatuengatik ezarritako abisu horia bertan behera gelditu arte.

Jaurlaritzak abisu horia ezarri du gaurko olatuengatik. Euskalmeten aurreikuspenen arabera, olatuen altuera 4 metro ingurukoa izango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3,5 eta 4 metro bitarteko olatuak altxaraziko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Denboraleak argazkiak Zumaia albisteak 634 errepide nazionala Getariako albisteak