Gizartea -
Getxoko Sirenoa aske eta "urradurarik gabe" utziko dute
Portu Zaharreko Sirenoa askatzeko bahitzaileek "jarritako baldintzetako bat ere ez bete arren", arte lana "bueltan egongo" da, urradurarik gabe", argazki erraldoiak berak jakinarazi duenez.
Getxoko Udalak eta Imanol Landa alkateak Algortako Portu Zaharreko Sirenoa askatzeko bahitzaileek "jarritako baldintzetako bat ere ez bete arren", arte lana "bueltan egongo" da, urradurarik gabe". Gaur horrela jakinarazi du Argentinako Rio de la Platatik ekarritako argazki erraldoiak berak. Izan ere, ekologistek bideo parodia berria kaleratu dute gaur, "Secuestrame!" leloko kantaz abiatzen dena, eta bertan Sirenoak berba egiten du bere egoera azaltzen, Estokolmoko Sindromeak jota.
Gauzak horrela, harrapatu zutenekin bat egiten du hainbat kontutan. Bideoan zehar, kritika gogorrak egin dizkiote Imanol Landa alkateari, EAJ alderdiari, "Getxo auzoz auzo" parte hartze ekimenari eta "El Correo" egunkariari.
Bestalde, ekintzaileek Getxoko 8.000 etxebizitzen proiektuaren "porlan orgia" herri mobilizazioak gelditu zuela gogoratu dute eta udalerrian zehar egun auzotarrek hainbat arazo bizi dutela salatu dute, tartean, Aldapa auzoko uholdeak, Romo kultur etxeko lanak edota telefonia antenak.
Bitartean, Sirenoaren bahiketak "jasotako babesa kalean islatzeko" eskatu dute, Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren (HAPO) berrikusketaren aurrean. 15 eguneko bahiketa Algortako Portu Zaharrean zegoen "Getxoko Sirenoa" Getxoko Sirenoa desagertu zen abenduaren 8an. Bi egun beranduago, bahitzaileek agerraldia egin zuten, bideo-parodia baten bidez, bahisaria eskatu eta HAPOren berrikuspenaren gaineko eztabaida zabaltzeko. Erreskateari dagokionez, 15 eguneko epea eman zioten Imanol Landa alkateari eta Getxo Udalari bi eskaeretariko bat betetzeko, aukeran: batetik, "udalerrian erabili gabeko nabe-industrialak eta etxe hutsak egon bitartean, etxebizitza, nabe-industrial zein errepide berririk ez eraikitzeko konpromisoa publikoki hartzea". Ala, bestetik, "Algortako Telletxe eta Areetako Xake plazetan, zuhaitz autoktonoen kimuen mila ale herritarren artean zabaltzea". Bihar beteko zen epea. Bitartean, Imanol Landak garratz mintzatu zitzaien artelanaren ebasleei, haien ekintzak "Getxoko herritarrekiko erabateko errespetu falta eta intolerantzia erakusten duelako".