Gizartea -

Eguberriak

Francisco aita santuak bere lehen Gauerdiko Meza zuzendu du

"Jesus da iluntasuna uxatuko duen argia",  izan da Aita Santuak eman igorri duen mezua Vatikanoko San Pedro Basilikan ospatutako mezan.

Francisco aita santua, Jesus umearen estatua bat eskutan duela. EFE
Francisco aita santua, Jesus umearen estatua bat eskutan duela.
Francisco aita santua, Jesus umearen estatua bat eskutan duela. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Aita Santuak bere lehen Gauerdiko Meza zuzendu du, Vatikanoko San Pedro Basilikan, Eguberriei hasiera emanda. "Jesus da iluntasuna uxatuko duen argia", azpimarratu du bere diskurtsoan.

"Oinez doan herria gara. Inguruan eta gure baitan argiak eta iluntasunak daude, baina gaur, iluntasunaren izpirituak mundua estaltzen duen honetan, oinez doan herriak berriro argi handia ikusi du", adierazi du.

"Katoliko fededunen nortasuna promestutako lurraldera doan erromesa izatea da", esan du.

"Bide horretan, argia eta iluntasuna uztartuko dira, fideltasuna eta fideltasun-eza, obedientzia eta matxinada, herritar erromesa eta noragabeko herritarrak", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea