Gizartea -
Gertakizuna
Poliziak adineko bi pertsonaren heriotza ikertzen jarraitzen du Oliten
Gorpuek ez dute indarkeria zantzurik, eta toxikatuta hil izana ere baztertu dute, etxean CO2 arrastorik atzeman ez dutelako.
Erredakzioa
Foruzaingoa adineko bi pertsonaren heriotza ikertzen ari da Oliten (Nafarroa).
Bi pertsonak asteartean topatu zituzten hilik, etxean.
Gorpuek ez dute indarkeria zantzurik eta, lehen ikerketen arabera, Poliziak baztertu egin du toxikatuta hil izana, CO2 arrastorik atzeman ez dutelako.
Oliten, dolu-eguna da gaur.
Bi biktimen senideek ohartarazi zituzten larrialdi zerbitzuak, telefono deiei erantzuten ez zietela ikusita. Foruzaingoak ikerketa abiatu du, eta orain autopsien emaitzen zain dago.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea