Gizartea -

Alcorconen

Dimisioa eman du mozkortuta emakume bat harrapatu zuen zinegotziak

Maria Pilar Araque Alcorconeko PPko zinegotziak dimisioa eman du 78 urteko emakume bat kotxearekin harrapatu ostean. Alkoholemia tasa hirukoiztu zuen zinegotziak.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Pilar Araque Alcorconeko Partehartze, Zerbitzu Sozial, Inmigrazio eta Kooperazio zinegotziak (Alderdi Popularrekoa) dimisioa eman du 78 emakume bat harrapatu ostean. Dirudienez, alkoholemia tasa hirukoizten zuela ari zen gidatzen zinegotzia.

Udaleko iturriek azaldu dutenez, David Perez Alcorconeko alkateak dimisioa onartu du eta astearte arratsaldean Araquek emakume bat Lisboa Parkea auzoan harrapatu ostean gertatu da.

Emakumea larri zauritu da eta zinegotziari alkoholemia froga egin zioten 0,70ko tasa emanez. Muga legala 0,25ekoa da.

Gabon Gau egunean atxilotu zuten, emakumea harrapatu ostean, eta aske gelditu zen ordu batzuk beranduago. Alcorconeko udalaren agiri baten arabera, Silvia Cruz alkateordeak hartuko du bere lekua, Gobernu taldea berregituratu bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Albisteak Alderdi Popularra