Gizartea -
Istripua
Gizon bat hil da Zumarragan, auto istripu batean
Biktima, 49 urteko gizonezko bat, GI-2632 errepidetik atera den furgoneta bat ari zen gidatzen. Ibilgailuak hutsik zegoen kamioi baten aurka egin du talka.
Erredakzioa
47 urteko Urretxuko bizilagun bat hil da larunbat honetan Zumarragan (Gipuzkoa), GI-632 errepidean gertatutako auto istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
14:40ean gertatu da ezbeharra GI-632 errepidean, Zumarragan. Antza denez, furgoneta bat bidetik atera da Eizagako gainean eta aparkatuta zegoen kamioi baten kontra talka egin du. Istripuaren ondorioz, furgonetako gidaria hil egin da.
Gizonezkoa ibilgailuan harrapatuta gelditu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute bertatik. Larrialdi zerbitzuetako langileak istripuaren tokira bertaratu dira, baina ezin izan dute haren bizia salbatu.
Hilotza Donostiako auzitegi mediku zerbitzuaren esku utzi dute.
Bestalde, Ertzaintzak ikerketa zabaldu istripuaren nondik norakoak aztertzeko.