Gizartea -
Gertakaria
Bost edukiontzi erre dituzte Bilbon 'bandalismo' kasu batean
Horietako bi Licenciado Poza kalean erre dira, eta beste hirurak, Uribitarte kalean. Lehen ikerketen arabera, gertarakariek ez dute kale-indarkeriarekin inolako erlaziorik.
Erredakzioa
Bost edukiontzi erre dituzte Bilbon, larunbat gauean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Horietako bi Licenciado Poza kalean erre dira -suak auto bateko atzealdean izan du eragina- eta beste hirurak, 7:00ak aldera, Uribitarte kalean hartu ditu suak.
Lehen ikerketen arabera, gertakariek ez dute kale-indarkeriarekin inolako erlaziorik, "bandalismo" kasu batekin baizik. Kale-argi batek ere kalteak izan ditu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea