Gizartea -

Familien meza Madrilen

Rouco Varelak krisiaren aurrean familiak duen garrantzia nabarmendu du

"Familia da gizartearen eta komunitate politikoaren oinarrizko edo lehenengo zelula", Espainiako Apezpikuen Batzarreko buruaren arabera.

Rouco Varela kardinalak eta Madrilgo artzapezpikuak gidatu du gaurko meza. Argazkia: EFE
Rouco Varela kardinalak eta Madrilgo artzapezpikuak gidatu du gaurko meza. Argazkia: EFE
Rouco Varela kardinalak eta Madrilgo artzapezpikuak gidatu du gaurko meza. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Maria Rouco Varela kardinal eta Madrilgo artzapezpikuak eta Espainiako Apezpikuen Batzarreko buruak igande honetan Madrilen egin den Familien mezan adierazi duenez, familiak beste behin duen balio gaindiezin eta ordezkaezina erakutsi du krisi ekonomikoari, iragankortasunaren giroari eta tristuraren kulturari aurre egiteko.

Gaurko mezuan Frantzisko aita santuari hainbat aipamen egin dizkio, eta familiek hainbat oztopori aurre egin behar diela adierazi du. Horren esanetan, ezohiko oztopo ekonomiko, sozial eta kulturalak gainditzeaz gain, iragankortasuna nagusi den giroari aurre egin behar dio familiak.

Rouco Varelaren iritziz, gaixo kronikoek edota terminalek, langabetuek eta lana aurkitzeko itxaropenik ez dutenek, eta alkoholismo, droga eta sexu menpekotasunean erori direnek familian aurkituko dute kontsolamendua eta laguntza.

Fedea beti izan da garrantzitsua, ezkontza hautsiezina oinarri duen familiaren balore naturala ulertzeko; baina gaur egun are garrantzitsuagoa da "giro intelektual eta mediatikoa sekularizazioaz kutsatuta dagoelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Madrilgo gertakizunak Vatikanoko azken ordukoa