Gizartea -

Zozketa

03.473a, Kataluniako loteria berriaren lehen sari nagusia

Grossa de Cap d’Any izeneko zozketaren bigarren saria 77.979arentzat izan da; 88.297a da hirugarren saria.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

03.473 zenbakiak irabazi du Grossa de Cap d’Any Kataluniako loteria berriaren lehen sari nagusia. Irabazlea den txartel bakoitzeko, 100.000 euro banatu ditu Potoloak (5 euro balio izan dute txartelek). Sari nagusia Bartzelonako Lliça d'Amunt udalerriko Esclat supermerkatuan saldu dute. Potoloaz gain, bigarren sari bat ere egon da, 77.879a, txartel bakoitzeko 32.500 euro eman dituena, eta hirugarren sari bat, 88.279a 15.000na euro banatu dituena.

Generalitateak 25 milioi euro saldu ditu, aurreikusita zeuden 30 milioietatik, eta kopuruak gobernuaren aurreikuspenak gainditu ditu: hasiera batean 10 milioiko jaulkitzea egin zuen, baina laster agortu zen. Guztira, Grossa de Cap d'Anyk bere onuren % 70 banatuko ditu sarietan, 10,4 milioi euro inguru, eta txartelen salmentaren % 16tik 20ra gizarte-bazterketaren arriskuan dauden gazteentzako laguntzarako erabiliko dute.

Grossak eragina handia izan du Gabonetako Loteriaren salmentetan, Estatuko Loteriak eta Apustuakek aitortu duenez: izan ere, kataluniarrek 2012an baino % 8,46 gutxiago gastatu dute zozketa horretan (Espainia osoan, erdia izan da jaitsiera).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea