Gizartea -
Eguraldiaren iragarpena
Hodeiak eta prezipitazio ahulen arriskua, 2013a agurtzeko
Urteko azken egunean, zerua oso hodeitsu geldituko da, eta arratsaldean euria egiteko arriskua egongo da. Tenperaturak apur bat igoko dira, eta hego haizea ipar-mendebaldera aldatuko da arratsaldean.
Erredakzioa
Zeruak oso hodeitsu geldituko dira arratsaldean, eta euri apur bat botatzeko arriskupean esango diogu agur urteari Euskadin. Gainera, elur-kota 1.300 metrora jaitsiko da, tenperaturak pixka bat igoko dira eta haizeak hegotik joko du hasieran, ahul, baina hego-mendebaldera aldatuko da gero, kostaldean gogorrago.
Abisu horia, biharko
Urteberri egunerako, goi hodeiak espero dira tarteka, goizean; arratsaldean, hodeitza trinkotu egingo da eta baliteke prezipitazio arinen bat botatzea, batik bat barnealdean. Tenperaturek goiko joerari eutsiko diote.
Haizeak gogor joko du 2014aren hastapenetan, eta Euskadin abisu horia deitu dute, haizea dela eta, asteazkenerako; izan ere, 100 kilometro ordukotik gora hartuko dute ufadek, Segurtasun Sailak adierazi duenez.
Abisu horia 06:00etan sartuko da indarrean eta 24:00ak arte iraungo du. Euskalmeten arabera, hego-mendebaldeko haize boladek 100 km/h ere hartu ahal dituzte toki babesgabeetan, gehienbat mendebaldeko inguru menditsuetan, arratsaldean.
Mendebaldeko toki babestuetan, litekeena da hego-mendebaldeko haizearen ufadek 70-80 km/h harrapatzea. Gainerako tokietan, 50-70 km/h-koak izango dira.
Bestalde, itsasoari begiratuta ere, abisu hori egongo da EAEn asteazkenean, egun osoan, lau bat metroko olatuak altxatuko omen dira eta.