Gizartea -
Arreta ez egokia
Osakidetzak dirua eman beharko dio umea galdu zuen emakume bati
Emakumeak erditze zaila izan zuen, eta medikuek ez ziotela arreta egokia eman ebatzi du epaileak.
Erredakzioa
Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiak erditzean umetxoa galdu zuen emakume bati 60.000 euroko kalte-ordainak ordaintzera zigortu du Osakidetza, arreta egokia eman ez ziolakoan.
Emakumeak erditze zaila izan zuen, Gurutzetako Ospitalean, eta medikuek ez zuten horren egoeraren monitorizazio "jarraitua" egin, eta ez zioten zesarea egin.
Aditu judizialen ustez, hori guztia eginda ere ez da seguru umea onik jaioko zela, baina, hala ere, monitorizazioa eta zesarea ez eginda "aukera bat" galdu zela esan du epaileak.
Hori dela eta, arreta medikoa ez zela "egokia" izan ebatzi du epaileak.
Emakumeak 180.000 euroko kalte-ordainak eskatu zituen, baina epaitegiak 60.000ra jaitsi du kopurua.