Gizartea -

Denboralea

Alerta laranja ezarri dute euskal kostaldean, olatu handiengatik

Bihar, larunbata,  5 metrorainoko olatuak espero dira. Mendialdean, berriz, elur-kota 700-800 metrora jeitsiko da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alerta laranja ezarri du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun  Sailak  euskal kostaldean, asteburu honetarako. Larunbat goizean jarriko dute indarrean alerta, igande goizeko 09:00ak arte.  Bost metroko olatuak espero dira.

Euskalmeten aurreikuspenaren arabera, ostiral arratsalde-iluntze aldera hasiko da itsasoa harrotzen, eta 4-4,5 metroko olatuak egotea espero da eguna bukatzerako.  Dena dela, biharko aurreikusi dira olatu handienak, 5 metrorainokoak. Igande goizean hasiko da itsasoa baretzen. Dena dela, marea biziak espero dira asteburu osoan eta arrisku egoerak sor daitezke euskal kostalde osoan. Itsaso zakarraz gain, haizete gogorrak ere espero dira bihar, batez ere goiz partean,  Bizkaiko eta Arabako mendialdean. Eguerdi aldera, haizeteen noranzkoa bortizki aldatuko da ipar-mendebalderantz,  eta ondorioz, larunbat arratsaldeko euri asko espero da.

Ekaitza eta txingorra Aire hotza sartuko da mendialdeetan eta horrek ekaitza eta txingorra ekarriko ditu.  Larunbatean  700-800 metrotara elurra egin dezake.  Iganderako baina, elur-kota igo egingo da, 1200-1300 metrotara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea