Gizartea -

Gertakariak EAE-n

Hiru ibilgailuri su eman diete Barakaldon, Hernanin eta Beasainen

Ertzaintzak ez ditu erasotzaileak aurkitu, baina ez direla 'kale borroka' ekintzak adierazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazte batzuek aparkatuta zeuden lau ibilgailuren esku-balaztak desblokeatu dituzte Barakaldon; horietako batek su hartu du, aldapa batetik erori eta objektu baten aurka talka egin ostean. Gainera, beste bi ibilgailuri su eman diete bart Hernanin eta Beasainen, Gipuzkoan, Segurtasun sailak adierazi duenez.

Barakaldoko erasoa goizaldeko 03:00ak aldera jazo da udalerriko La Paz kalean. Hainbat gaztek aparkatuta zeuden lau autoren kristalak apurtu dituzte, eta esku-balaztak desblokeatu dizkiete. Lau horietako bat aldapa batetik erori da,  eta zuhaitz bat eta objektu bat jo ostean, su hartu du.

00:40 inguruan, pertsona batek su eman dio Hernaniko Izpizua kaleak aparkatuta zegoen BMW 525 bati, eta suhiltzaileek itzali behar izan dute sua.

Ordu batzuk geroago, 06:45ean, Audi Allroad bati eman diote su Beasainen.

Oraindik ez dituzte erasotzaileak aurkitu, baina Hernanin eta Beasainen, lekukoek ihesi ikusi dituzte. Ertzaintzaren ustez, erasoek ez dute zerikusirik 'kale borroka'rekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Beasain bideoak