Gizartea -

Balantzea

15 indarkeriazko heriotzetik 14 argitu ditu Ertzaintzak 2013an

Oraindik dago zabalik adineko andre baten hiltzaileak aurkitzeko ikerketa; ostalari baten hiltzaileen bila ere daude, baina identifikatuta daude, nahiz eta atxilotu ez.

Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2013an izandako hamabost indarkeriazko heriotzeko kasuetatik, hamalau argitu ditu Ertzaintzak; oraindik dago zabalik adineko andre baten hiltzaileak aurkitzeko ikerketa –ekainean jazo zen gertakaria- eta ostalari baten hiltzaileen bila ere daude, baina identifikatuta daude, nahiz eta atxiloketa ez duten egin.

Maiatzaren 2an, hiritar brasildar bat N-121ean hil zen, Irunen, ihes egin zuen kamioi batek talka eginda; gidaria Albaceten atxilotu zuen Guardia Zibilak, Ertzaintzaren ikerketari esker. Maiatzaren 6an, 20 urteko gazte bat hil zen Getxon, Bizkerre kaleko lokal batean, beste gazte batek sastatuta; ustezko hiltzailea laster aurkitu eta atxilotu zuen Ertzaintzak, inguru horretan bertan. Maiatzaren 9an, Gasteizko etxebizitza batean bi senar-emazteren gorpuak aurkitu zituzten. Ikerketan ondorioztatu zuten, hipotesi bezala, senarrak emaztea hil zuela, eta, gero, bere buruaz beste egin zuela. Eta hilaren 22an, Lakuako garaje batean, Gasteizen ere, 52 urteko gizon baten gorpua aurkitu zuten; ekainaren 6an, Ertzaintzak 17 urteko gazte bat atxilotu zuen, hildakoaren lankidea zen gazte bat, hilketaren egilea zelakoan. Hurrengo egunean, Laudion (Araba) 29 urteko emakume bat hil zen, bere bikoteak sastatuta; tokian bertan atxilotu zuen Ertzaintzak. 24an, Ertzaintzak gogorarazi duenez, atxilotutako emakume batek ustez bere ama hil zuen, Muxikan (Bizkaia), aizkora bat erabilita.

Ekainean, "shaolin faltsua"

Ekainean, hilaren 2an, Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen, Maximo Agirre kaleko gimnasio batean, 29 urteko emakume bat torturatzen ari zela. Egun batzuen buruan hil zen emakumea, zaurien ondorioz. Lokala eta ustezko hiltzailearen –“shaolin monjea”- etxebizitza aztertzean, gorpuzkiak aurkitu zituzten; 40 urteko beste emakume batenak ziren, eta ustez gizon horrek berak hila zen. Ekainaren 6an, Bilboko Gordoniz kalean, 79 urteko emakume baten gorpua aurkitu zuten, lotuta eta ahoa estalita, bere bizitzaren barnean. Kasu horretan, ikerketa zabalik dago, hilketaren egileak identifikatzeko eta atxilotzeko. Eta ekainaren 29an, goizaldean, Gernikan, bi anai errumaniarrek erkide bat hil zuten, labankadaz, elkarrekin eztabaidatu ostean. Biak laster atxilotu zituzten.

Irailaren 29an, Eibarren, 28 urteko kolonbiar baten gorpua aurkitu zuten. Ikerketaren arabera, heriotza inguruan zegoen droga landaketa baten eraispenarekin zegoen erlazionatuta. Lau lagun atxilotu zituzten, heriotzean ustez sartuta zegoelakoan. Horietako bat kartzelara sartu zuten.

Urriaren 12an, gizon batek sastadaz hil zuen bere aita Zallan, eta gero bere amarekin gauza bera egiten saiatu zen. Gero, trenbideetara bota zuen bere burua, eta larri zauritu zen.

Tolosan (Gipuzkoa), azaroaren 10eko goizaldean, gizon batek beste bat hil zuen, arma zuriz, biek partekatzen zuten etxebizitzan. Egilea Ertzainzak eta Udaltzaingoak atxilotu zuten, eta gero zentro psikiatriko batean sartu zuten.

Urteko azken hilketa abenduaren 1ean jazo zen; egun hartan, Bilboko Errekalde auzoan, taberna baten jabea tirokatu zuen gizon batek. Ordu batzuen buruan hil zen ospitalean. Bi lagun identifikatu sitúen Ertzaintzak, eta une honetan euren bila daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintzaren albisteak