Gizartea -
Erasoa
Gizon bat larri zauritu dute labankadaz, Bilbon
Abandoko tren geltokitik gertu izan da erasoa, gauerdian. Dirudienez, droga trafikoarekin lotuta dago erasoa.
Erredakzioa
Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du goizaldean Bilbon, hilketa saiakera egotzita. Atxilotuak, bizkarrean labankada eman dio gizon bati eta larri zauritu du.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, erasoa droga trafikoarekin lotutako eztabaida baten ostean heldu da.
00:30 inguruan jazo da ezbeharra. Ordu horretan Abandoko tren geltokitik hurbil izan den erasoaren berri jaso du Ertzaintzak.
Erasoa gertatu den lekura gerturatu eta biktima zaurituta aurkitu dute. Handik gutxira, anbulantzian Gurutzetako ospitalera eraman dute biktima.
Erasotzailea Abandotik gertu atxilotu dute, lekukoek emandako datuei esker. Atxilotu dutenean, bi laban zeramatzan; horietako bat, odolarekin zikinduta zegoen.
Atxilotua ertzain-etxera eraman dute, eta hilketa saiakera leporatu diote.