Gizartea -

EAEko datuak

Gripearen eraginez, 33 pertsona egoera larrian ospitaleratu dituzte

Urtarrileko aurreneko egunetan 100.000 biztanleko 255,63 kasu izan dira Euskadin; igoera "garrantzitsua", aurreko datuekin alderatuz (100.000 biztanleko 101,48 kasu).

Gripe txertoa

Bikoiztu egin dira gripe kasuak, batez ere Gipuzkoan

1:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gripearen eraginak gora egin du Euskal Autonomia Erkidegoan 2014. urteko lehen astean, eta, aurreneko kasuak hauteman zituztenetik, 33 pertsona egoera larrian ospitaleratu behar izan dituzte. Horietatik 19k zainketa intentsiboetako unitatean egon behar izan dute.

Gaur Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakitera eman duenez, urtarrileko aurreneko egunetan 100.000 biztanleko 255,63 kasu izan dira Euskadin; igoera "garrantzitsua", aurreko datuekin alderatuz (100.000 biztanleko 101,48 kasu).

Iragan asteko datuen arabera, gehien gaixotu direnak 0 eta 4 urte arteko umeak izan dira (809); ondoren, 5 eta 14 urte arteko umeak izan dira, 100.000 biztanleko 344 kasurekin.

Orain arte, A motako gripearen birusa hauteman du Osakidetzak. Ospitaleratu behar izan dituzten pertsonen % 61ek ez du txertorik jaso.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak albisteak Gizartea Medikuntza albisteak Txertoak albisteak Gripea gaur