Gizartea -
Bilbon
Ertzaintza Bilbon izandako hilketa bat ikertzen ari da
Borroka baten ondoren hil da gizonezkoa. Ertzaintzak 32 urteko gizonezko bat atxilotu du, ustez gertakarietan parte hartzeagatik.
Erredakzioa
Bilbon goizaldean izan den borroka baten ondoren 41 urteko gizonezko bat hil da. Ertzaintzak 32 urteko gizonezko bat atxilotu du, ustez gertakarietan parte hartzeagatik, eta gertatutako ikertzen ari da.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, goizaldeko bostetan Bilboko Udaltzaingoak Autonomia kalean izan den borroka baten berri izan du eta bertaratu egin da.
Udaltzainek bi lagun aurkitu dituzte. Dirudienez, liskarrean parte hartu dute biek. Identifikazio lanak egiten ari ziren bitartean, gizonezkoetako bat lurrera erori da bat-batean. Anbulantzia bat eskatu, eta Basurtuko erietxera eraman dute. Bien bitartean, bigarren gizonezkoa atxilotua dute.
Handik gutxira, Udaltzaingoak erietxera zeramaten gizonezkoa bidean hil dela jakin du eta atxilotua Ertzaintzaren polizia-etxera eraman dute. Gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza.