Gizartea -

Ezbeharra Europako mendietan

Euskal mendizale bat hil da Torre del Pomelon, Asturiasen

Biktima gasteiztarra zen eta 45 urte zituen. Guardia Zibilak eta Asturiaseko larrialdi zerbitzuek gorpua erreskatatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal mendizale bat hil da gaur Torre del Pomelon, Asturiaseko Cabrales udalbatzan. Biktimak 60 metroko altuera batetik erori eta berehala hil da, larrialdi zerbitzuek jakitera eman dutenez.

Biktima gasteiztarra zen eta 45 urte zituen. Guardia Zibilak eta Asturiaseko larrialdi zerbitzuek (SEPA) gorpua helikopteroz erreskatatu dute. Gorpua Arriondaseko ospitalera eraman dute.

Larrialdi zerbitzuek 14:50ean beste eskalatzaile baten abisua jaso dute. Berehala erreskate talde bat bidali dute helikopteroz.

Erreskate zaila

Helikopteroaren garabiarekin biktima zegoen tokira heldu da erreskate taldea, baina eskalatzailearen heriotza baino ezin izan du baieztatu.

Lehenik eta behin hildakoaren laguna erreskatatu dute larrialdi zerbitzuek, eta ondoren biktimaren gorpua atera dute. 30 metroko kablea zabaldu behar izan dute biak erreskatatzeko.

Torre de Pomelo 2.328 metroko mendia da, eta Europako mendietako erdialdean dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea