Gizartea -
Gasteizen
Adingabe bati sexu erasoa egin eta haurdun uzteagatik atxilotu dute
Neskaren gurasoek orain ustez orain lau hilabete gertatu zen erasoarengatik salaketa aurkeztu zuten.
Ustez 14 urteko adingabeari sexu erasoa egiteagatik eta haurdun uzteagatik 22 urteko gaztea atxilotu dute Gasteizen. Ustezko erasotzailea karguekin libre geratu da epaitegian deklaratu ondoren. Neska haurdun utzi izana ukatu du.
Urtarrilaren 9an atxilotu zuen Guardia Zibilak gaztea, adingabearen gurasoek Sansomendiko Komandantzian salaketa aurkeztu ondoren. Epaitegiko iturriak aipatuz Efe agentziak adierazi duenez, ustezko erasoa orain lau hilabete gertatu zen.
Marokoarra den gaztea modu irregularrean dago Espainian eta ez zuen Guardia Zibilaren aurrean deklaratu nahi izan. Ondoren, Epaitegira eraman zuten eta gertakariak ukatu zituen, nahiz eta, iturrien arabera, adingabearekin harreman sentimentala izan zuela onartu zuen.