Gizartea -
Istripua Berrizen
Gizonezko bat zauritu da Berrizen trenak harrapatuta
Biktimak 83 urte ditu eta hainbat hezur hautsita eraman dute Gurutzetako Ospitalera.
Erredakzioa
83 urteko gizonezko bat zauritu da gaur goizean Berrizen tren batek harrapatuta. Gizonezkoa Gurutzetako Ospitalera eraman dute, hainbat hezur hautsita.
Euskotrenek azaldu duenez, ezbeharra 10:15 inguruan jazo da, Berriz eta Zaldibar arteko trenbidean. Oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, Bilborako noranzkoan zihoan tren batek gizonezkoa harrapatu du.
Istripuaren ondorioz, tren zerbitzua eten egin behar izan dute 11:45 arte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea