Gizartea -

Noos auzia

Infanta ikertu zuten Ogasuneko ikuskariek ere deklaratu beharko dute

Infantak delitu fiskalik egin ez zuela esateko argudioak zeintzuk izan ziren galdetuko die Noos auziko epaileak ikuskariei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina infantak Aizoon sozietatean izan zuen papera ikertu zuten Ogasuneko hiru ikuskariek Castro epailearen aurrean deklaratu beharko dute. Infantak delitu fiskalik egin ez zuela esateko argudioak zeintzuk izan ziren galdetuko die Noos auziko epaileak ikuskariei.

Atzo Pedro Horrach fiskalak egindako eskaerari erantzun dio gaur Castro epaileak. Horren arabera, Ogasunak "tratu pribilegiatua" eman zion erregearen alaba txikienari aipatu ikerketan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea