Gizartea -

Iragarpena

Euria eta tenperaturaren beherakada, Danborradarako

Gaurkoa trantsizio eguna izango da, hodeitza ugarituko den arren, apenas egingo duelako euria.

Iazko danborradan ere euria egin zuen.
Danborrada 2013
Iazko danborradan ere euria egin zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiarrek zorte txarra dute euren egun handian, meteorologiari dagokionez behintzat. Euskalmeten iragarpenaren arabera, urtarrilaren 20a euripean igaroko dute Donostian. San Sebastian Egunaren bezpera ere ez da hobea izango; hodeitza ugarituko da arratsaldean eta zaparradak eta tenperatura beherakada espero da. Gaurkoa trantsizio eguna izango da, zeruan hodeiak egongo diren arren, apenas egingo duelako euririk.

Igandean, hodei handiak garatuko dira kostaldetik gertu eta baliteke zaparrada batzuk botatzea. Arratsaldetik aurrera, ipar-mendebaldeko haizeak joko du eta hodeiak barnealderaino hedatuko dira; hala, euria nonahi egingo du. Zaparradekin batera, isurialde atlantikoan trumoi-ekaitza eta txingorra botatzeko aukera dago. Elur-kota 700-800 metrora egongo da. Tenperatura hotzagoa izango da; maximoak 5 eta 10 ºC artean ibiliko dira.

Larunbatean hodei dezente egongo da zeruan, baina egitekotan, euri txikia egingo du. Goizean barnealdean egingo du euria; kostaldean saretuago egongo da eta litekeena da ateri egotea. Arratsaldean, hego-haize indartsua mendebaldera aldatu eta ahuldu egingo da. Elur-kota 1.000-1.100 metrora egongo da, gauean baliteke beherago ere kokatzea. Tenperaturan ez da aldaketa handirik espero.

Astelehen goizean euria egingo du, baina arratsalde-gau partean egoera hobetuz joango da. Goizean zerua oso hodeitsu egongo da eta isurialde atlantikoan zaparradak botako ditu, ekialdean bereziki. Goizaldean ekaitzak jo lezake kostaldean. Arratsaldean eta gauean atertzera egingo du. Elur-kota 600-700 m inguruan kokatuko da goizaldean eta goizean goiz eta gora egingo du, gauean 1000 m-tan kokatuz. Mendebal/ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez eta mendi inguruetan eta Arabako hainbat puntutan izotza egingo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Danborrada