Gizartea -

Gatazka Burgosen

'Gamonal Mugimenduak' aurrera jarraituko du lanak gelditu diren arren

Bizilagunek orain arte egin dituzte bilerekin jarraitzea proposatu dute, baina denboran tartekatuagoak izango dira eta datozen egunetan noiz egingo dituzten erabakiko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gamonal (Burgos) auzoko 300 bizilagunek osatutako asanblada batek "Gamonal Mugimendua" izeneko ekimenari jarraipena ematea erabaki du. Lanak behin betiko geldituko dituztela iragarri ostean, asanbladak lanean jarraituko duela iragarri du.

Horrela, bizilagunek orain arte egin dituzte bilerekin jarraitzea proposatu dute (egunean bi), baina denboran tartekatuagoak izango dira eta, datozen egunetan, noiz egingo dituzten erabakiko dute.

Horrez gain, bilera horiek egiteko beste leku baten bila ari dira; izan ere, Gamonaleko lanak behin betiko bertan behera utziko dituztela eta astelehenetik aurrera Vitoria kalea aurreko egoera berreskuratzeko lanean hasiko direla iragarri zuen ostiralean Javier Lacalle Burgoseko alkateak.

Administrazioaren erantzuna behar duten auzoko beste arazo batzuen berri eman du Asanblada. Horien artean, beharra duten pertsonentzako etxebizitzak eta etxegabetzeak aipatu dituzte.

Manifestazioa

2.000 pertsona inguruk parte hartu dute larunbat honetako arratsaldean egin duten manifestazioan. Lehen aldiz, manifestazioak Gamonal auzoko kaleak zeharkatu ditu bizilagunei protestetan parte hartu izana eskertzeko.

Manifestazioa hasi aurretik egin duten batzarrean, Burgoseko Udalari urtarrilaren 10etik 13ra bitartean izan ziren istiluetan atxilotu zituzten 46 lagunen aurka irekitako auzia uzteko eskatzea adostu dute.

Horrez gain, Javier Lacalle Burgoseko alkateari, Angel Ibañez alkateordeari, Ramiro Ruiz Medrano Gobernuak Gaztela Leonen duen ordezkariari, eta Jose Maria Arribas ordezkariordeari dimisioa aurkezteko eskatuko diete.

Atxilotuak

Ostiral honetan Bartzelonan, Valentzian eta Alakanten egin dituzten Gamonalen aldeko protestetan atxilotutako hamahiru lagun aske geldtu dira eta Madrilen, Zaragozan eta Bartzelonan atxilotutako beste sei epailearen aurrera eramango dituzte.

Bost hirietan egindako protestetan ere hamabost polizia zauritu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea