Gizartea -
Heriotza
Manu Leguineche kazetari bizkaitarra zendu da
Manu Leguineche kazetari bizkaitarra Madrilen hil da, 72 urte zituela. Arratzun jaio zen 1941. urtean.
Erredakzioa
Manu Leguineche kazetari bizkaitarra gaur hil da, 72 urte zituela. Arratzun jaio zen 1941. urtean. Madrilgo Kazetarien Elkarteak eman du jakitera Leguinecheren heriotza, Twitter bidez.
Madrilgo Fundación Jiménez Diaz Ospitalean hil da, gaixotasun luze baten ondorioz.
Nazioarteko gatazketan berriemaile eta azken belaunaldietako kazetarien maisua izan da Leguineche. Bilboko Gran Via astekarian eman zituen bere aurreneko pausoak, eta, besteak beste, El Norte de Castilla eta Television Española hedabideetako berriemailea izan zen.
Horrez gain, Leguinechek Colpisa eta Fax Express albiste agentziak sortu zituen, eta hainbat liburu idatzi ditu.
1941. urteko irailaren 29an jaio zen, Arratzun (Bizkaia). Egun, Brihuegan (Guadalajara) bizi zen, eta, horregatik, Gaztela-Mantxak semetzat hartu zuen.
1988. urtean, ‘Memorias’ saioa aurkeztu eta zuzendu zuen Euskal Telebistan (ETB), eta, bi urte geroago, ‘En portada’ saioa aurkeztu zuen TVEn.