Gizartea -

Finantza-ekarpen subordinatuak

Epaitegietara jotzea 'ez da konponbidea', Kaltetuaken ustez

EAEko Fiskal Nagusiari "ofizioz jarduteko" eskatu diote. Horrez gain, egoeraren ardura duten erakundeen kontrako boikotarekin jarraitzeko asmoa agertu dute.

Ekarpenengatik kaltetuak, protesta ekitaldi batean. EiTB.
Ekarpenengatik kaltetuak, protesta ekitaldi batean. EiTB.
'Kaltetuak' plataformarentzat Eroskiren eskaintza oso txarra da

1:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kaltetuak elkarteak epaitegietara jotzea aztertzen ari dela iragarri du, Fagorren eta Eroskiren finantza-ekarpen subordinatuetan sartutako dirua berreskuratzeko asmoz. Hala ere, aukera hori guztientzako konponbidea ez dela azpimarratu dute. Kaltetuak elkarteak Eroskiren eta Fagorren ekarpenek kaltetutako 1.300 pertsona biltzen ditu.

Bilbon emandako prentsaurrekoan, elkarteko bozeramaileek Kontsumobide Jaurlaritzako Institutuak egindakoa kritikatu dute, "lapurren alde" jarri direlako, "traizioz".

Horrez gain, EAEko Fiskal Nagusiari "ofizioz jarduteko" eskatu diote eta egoeraren ardura duten erakundeen kontrako boikotarekin jarraitzeko asmoa berretsi dute.

Kaltetuak elkarteko kideek iragarri dutenez, salaketa jartzeko "aukera apurrak" aztertuko dituzte, bide hori "luzea, garestia eta eraginkortasun gutxikoa" dela uste dutelako.

Horren harian, epaitegietara jotzea kaltedun guztientzat aproposa ez dela azaldu dute, batzuek "diru kopuru txikiak" erreklamatzen dituztelako, eta beste batzuek "aurreztutako diru guztia" ekarpenetan sartu eta epaitegietako prozesu luzeari aurre egiteko dirurik ez dutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroskiren albisteak Fagor Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak KontsumoBIDE gaur