Gizartea -
Trafikoa
Errei bat zabaldu dute N-1ean, Etxegaraten, Gasteizko noranzkoan
Bestalde, hiru lagun zauritu dira gaur goizean Markinan izandako istripu batean.
Erredakzioa
Etxegarateko mendatean, N-1ean, errei bat zabaldu dute gaur goizean Gasteizko noranzkoan, atzo luizi batek errepidean eragindako traben ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Atzoko luizia dela eta, errepidea erabat itxita egon zen ordu luzez eta eguerdian 'bypass'a ezarri zuten Gasteizko noranzkoan.
Lur-jausia 04:30 aldera jazo zen ostegunean. Euriaren eraginez, babes-sarea hautsi eta arrokak jausi ziren errepidera. Ondorioz, Gasteizko noranzkoko bi erreiak itxi behar izan zituzten.
Hiru lagun zauritu dira Markinan
Bestalde, istripua izan da gaur goizean BI-633 errepidean, Markinan (Bizkaia) eta hiru lagun zauritu dira. Ezbeharraren ondorioz, errepidea itxi egin behar izan dute Ondarroako noranzkoan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez; baina 09:30erako zabalik zegoen .
Istripua 07:45ean jazo da hiru autok talka eginda. Ibilgailuak errepidea oztopatzen egon dira eta, ondorioz, bidea itxi behar izan dute. Dena dela, 09:30erako, zabalik zegoen.