Gizartea -
Donostia
Gizon bat atxilotu dute eskola bateko neskatoei eraso egiteagatik
82 urteko atxilotua epailearen esku utzi dute dagoeneko. Donostiako ikastola bateko zuzendaritzak sexu-eraso saiakeren berri eman zion Ertzaintzari urtarrilaren 13an.
Erredakzioa
Donostiako eskola bateko neskatoei ustez sexu-erasoak egiten saiatzeagatik 82 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Gipuzkoako hiriburuan.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Donostiako ikastola bateko zuzendaritzak sexu-eraso saiakeren berri eman zion Ertzaintzari urtarrilaren 13an. Antza denez, atxilotua behin baino gehiagotan eskolako ikasleengana hurbildu zen jolas-orduan. Proposamen eta adierazpen lizunak egin zizkion.
Une horretan ikerketa abian jarri zuten eta 12 urteko biktimen salaketak jaso zituzten. Adingabeek azaldutakoaren arabera, gertakariak egun batzuk lehenago hasi ziren ikastolatik gertu.
Dirudienez, atxilotua beraiekin harremanetan jarri, eta jarraian keinu eta proposamen lizunak egiten zizkien. Dirua eskaintzera heldu zen. Gainera, adingaberen bati ukituak egiten saiatu zen.
Sexu-erasoen egilea identifikatu ostean, ertzainek susmagarria ostegunean atxilotu zuten. 82 urteko atxilotua epailearen esku utzi dute dagoeneko.