Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Laudion emaztea hil zuen gizonarentzako 25 urteko zigorra eskatu dute

Hilketa 2013ko maiatzaren 23an gertatu zen. Erasotzaileak 27 urteko Amagoia Elezkano emazteari 42 sastada eman zizkion eta hil egin zuen.

Amagoia Elezkanoren hileta. Artxiboko irudia: EFE
Amagoia Elezkanoren hileta. Artxiboko irudia: EFE
Amagoia Elezkanoren hileta. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2013ko maiatzaren 23an 27 urteko Amagoia Elezkano emazteari 42 sastada eman zizkion gizonari 25 urteko espetxe-zigorra ezartzea eskatu du gaur Arabako Fiskaltzak. Erasotzaileak Elezkano Laudion (Araba) hil zuen, beraien etxean.

Iaz emakumeen aurkako indarkeriak Euskadin eragin zuen hildako bakarra izan zen Amagoia Elezkano. Erakundeek, kolektiboek, alderdi politikoek eta Laudioko bizilagunek hilketa gogor gaitzetsi zuten.

Gertakaria maiatzaren 23an 02:00-03:00ak aldera jaso zen. 49 urteko Francisco Javier M.N. akusatua Amagoia emaztearekin eta 18 hilabeteko semearekin etxean zegoen.

Fiskaltzaren arabera, akusatuak 17 zentimetroko labana hartu zuen sukaldetik eta Amagoia lo egiten ari zela aprobetxatu zuen "sastadak eman" eta "hiltzeko".

Kalte-ordaina eta urruntzeko agindua

25 urteko kartzela-zigorraz gain, semearentzako 302.000 euroko kalte-ordaina eskatu du Ministerio Publikoak. Era berean, biktimaren gurasoentzako 22.000 euroko kalte-ordaina eskatu du.

Biktimaren guraso eta anai-arrebekin komunikazioa debekatzea eskatu du Fiskaltzak. Espetxetik atera ostean akusatua 10 urtez Orozkora (Bizkaia) ez hurbiltzea eskatu dute; izan ere, biktimaren familia bertan bizi da.

Epaiketa hasteko data oraindik ez dute zehaztu. Herri-epaimahai batek erabaki beharko du prozesuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea