Gizartea -

Internet bidezko salerosketa

Lehen denda ireki du eBayk Bilbon

Denda berrian “bertatik bertara” kudeatuko dituzte partikularren artean internet bidez salerosten diren bigarren eskuko produktuak

eBayk Bilbon ireki duen denda. Argazkia: Mercurio Digital
eBay Bilbo Mercurio Digital
eBayk Bilbon ireki duen denda. Argazkia: Mercurio Digital

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

eBay enkante atari estatubatuarrak lehen denda fisikoa ireki du Bilbon. Denda horretan “bertatik bertara” kudeatuko dituzte partikularren artean internet bidez salerosten diren bigarren eskuko produktuak.

Bilbao Vende” de denda berriaren izena eta Maite Benito eta Arkaitz Arroyo dira arduradunak. Aditu talde batek bezeroak sarean saldu edo erosi nahi duen produktuaren prozesu osoa kudeatuko du.

Transakzioa partikularren artean egingo da beti. “Bahitura-etxeekin alderatuz, operazioak partikularren artean egiten dira hemen; saltzailea da produktua ekartzen duena eta horri prezioa jartzen diona”, azaldu du Arkaitz Arroyok.

Edonork eraman ditzake bere bigarren eskuko produktuak dendara eta adituek tasatu ondoren, salerosketa prozesua hasten da. Inork ez du denborarik galtzen interneten egin beharreko operazioetan, ez eta bidalketan. Prozesuaren segurtasuna bermatuta dago.

Atari digitalak 5.000 erabiltzaile bakar ditu Espainian. Denda fisiko berriarekin Europan azken urteetan indarra hartu duen ereduaren aldeko apustua egin du eBayk. Orain hilabete gutxi ireki ditu enkante etxeak lehen dendak Espainian.

Guggenheim Museoaren parean dago denda eta Bizkaian merkataritza elektronikoaren arloan eta bigarren eskuko produktuen arloan dagoen hutsunea bete nahi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea