Gizartea -

Osasuna

Sei ospitale publikoren pribatizazioa eten da Madrilen

Auzitegi Gorenak prozesua etetea erabaki ostean, Javier Fernandez-Lasquetty Osasun sailburuak dimisioa aurkeztu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Auzitegi Gorenak probintziako sei ospitale publikoren pribatizazioa momentuz bertan behera uztea erabaki du. Hori dela eta, Ignacio Gonzalez Madrilgo Erkidegoko presidenteak pribatizazio prozesua eten du.

Auzitegiaren erabakiaren aurrean, Javier Fernandez-Lasquetty Madrilgo Osasun sailburuak dimisioa aurkeztu du gaur.

Bestalde, Gonzalezek adierazi du osasun arloan ez dela murrizketa gehiago egongo, baina gastuak estutzen jarraitu beharko dela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea