Gizartea -

Dukan dietaren asmatzailea

Frantziako medikuen elkargoak Dukan medikua kanporatu du

Dukan dietaren asmatzaileak "aurrera egin nahi ez izatea" egotzi die gainerako medikuei.

Pierre Dukan. Artxiboko irudia
Pierre Dukan
Pierre Dukan. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako medikuen elkargoak Pierre Dukan medikua kanporatzeko erabakia hartu du. Dukan oso ezaguna da, izen bereko dieta asmatzeagatik. Elkargoaren aburuz, dietaren zabalkunde komertziala egin du.

Elkargoaren diziplina atalak hartu du erabakia. Dena dela, ez du baliorik izango, Dukanek 2012ko apirilean erabaki baitzuen erakundea uztea gainerako kideekin zituen desadostasunak zirela eta.

Medikuen elkargoak, ordea, prozesuarekin aurrera jarraitu du, eta orain hartu du erabakia.

Dukan dieta ezagunak proteinak ditu oinarri, eta hainbat medikuren kritikak jaso ditu. Askoren aburuz, dieta horrek pazienteengan elikadura-desordena sor lezake.

Dietaren zabalkunde komertziala egiteaz gain, elkargoak Dukani egotzi dio Frantzian batxilergo mailan obesitatearen aurka egiteko aukera sartu nahi izana.

Dukan, "lasai"

RTL telebista-kateari egindako adierazpenetan, medikuak "lasai" dagoela esan, eta elkargotik kanporatzeko nahia "aspaldiko kontua" dela azpimarratu du. Aurrera begiratu nahi ez izana egotzi die gainerako medikuei.

"Bere bideari jarraitzen dion aspaldiko kontua da. Beraien arazoa da, ez nirea. Ez didate niri eraso egin, Frantzian zerbait aldatu nahi duen norbaiti egiten diote eraso, gizarte-fenomeno bat sortu duen norbaiti", azpimarratu du.

Dietaren alde egin du Dukanek, "gehiegizko pisuaren hazkundea gelditzea lortu du" esanez, eta "erabakiak aurrera egiteko indarra ematen dit", gaineratu du.

"70 urte ditut, eta adin honekin aurrera egin behar dut, nire beharra baitute eta gehiegizko pisuaren aurkako borroka irabazi baitaiteke", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea