Gizartea -
Zirkulazioa
Getaria eta Zumaia arteko errepidea zabaldu dute
Atzo, 19:15 aldera, gertatu zen luizi baten ondorioz itxita egon da gau osoan, baina dagoeneko ireki dute.
Erredakzioa
Getaria eta Zumaia (Gipuzkoa) arteko N-634 errepidea itxita egon da gau osoan luizi baten ondorioz, baina dagoeneko ireki dute.
Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, euriaren ondorioz izan zen luizia, atzo, 19:15ean, errepideko 25. kilometroan.
Bideak itxita jarraitu du gau osoan, baina goizaldean lanean jarraitu dute eta jada zabaldu dute bidea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea