Gizartea -

Abisu horia

Olatu arriskua oraindik EAEn, baina atzo baino txikiagoa

Alerta laranja atzean geratu eta abisu horia izango da gaur. Hala ere, olatuak 5 metrorainokoak izango dira oraindik.

Olatua Ondarroan
Olatua Ondarroan
Olatua Ondarroan

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Olatu arriskua txikiagoa izango da gaur EAEn, atzoko alerta laranja atzean geratu eta gaur abisu horia baitago. Dena dela, olatuak 4-5 metrokoak izango dira oraindik ere.

Atzo, 43 urteko gizon bat hil zen Ondarroan, portuan zegoela olatu batek itsasora bota ondoren.

Halaber, kalte materialak izan ziren Donostian, Kursaaleko zubian eta hainbat dendatan.

Gaur, elurragatik ere izango da abisu horia, eguerditik bihar arte, elur kota 700-800 metrora jaitsiko baita.

Bihar, elurra 1.000 metrora egingo du, eta ostiralean, 1.500era.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Eguraldia argazkiak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Kantauri itsasoa albisteak